viernes, 23 de octubre de 2009

Altsasuko Ikastolako Heziketa Fisikoko Blog Berria!!!

Kaixo guztioi,

Azkenean lortu dugu eta jada badaukagu prest guztiok erabiltzen hasteko Altsasu Ikastolako blog berria. Bertan, heziketa fisikoko irakaslegoaren informazio guztia aurkituko duzue!Besteak beste, txango bat egingo dugunean eraman beharreko materiala, ordua, etabar., era berean, asteburuetan egiten ditugun kirol ezberdinetako topaketen berri izango duzue hemen, beraz hemendik aurrera badakizue zeozer ezagutu nahi baduzue hona zuzendu. Bukatzeko, aipatzekoa da noizean behin gai ezberdinen informazio hezigarria eskegiko dugula hemen, esate baterako, jarduera fisikoa egitearen onurak, etabar.

Argi ibili eta jarraitu blog-a, izan ere, gai oso interesgarriak jorratuko ditugu aurrerantzean!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario